Baztan eta Berriozarren Argazki Erakusketak eta Sakanan…
May 21, 2008 by ateakzabalikMaiatzaren 22an, ikasle bakoitzak gonbidatu bat ekarriko du klasera eta guztiekin klasea emanen dugu, argazki erakusketa eta meriendatxo batekin amaituko dugu eguna.
Berriozarren, 20:00etan luntxa, ondoren ikasle zenbaitzuek bakoitzak bere klaseetan zer egiten duten azalduko diete bisitariei eta argazkiekin panel batzuk jarriko dituzte.
Iruñezarren:
19:00 Harrera luntxa.
20:00 Marc magoaren aktuazioa.
anbertso eta errebertso
Jarraian, bertsolariak: Lau bertsolariri lau ikastalde desberdinen eskutik ariketa jarriko zaie.
( bi talde klaseak prestatzera joanen dira )
21:00 Bideo proiekzioa
- Eta zuk ba al dakizu euskara?
21:15-30 bisita gidatua euskaltegiaren zehar.
Sakanan:
Klaseak kalean
Geziak euskaltegirantz begira jarriko ditugu
Ikasleek lagun bat gonbidatuko dute euskaltegira
Donibane:
Gure jarduera nagusia erakusteko eskolak kalean emanen ditugu. Ordutegi guztietan Asuntzion enparantzan emanen dituzte eskolak.

